Eduki publikatzailea

agricultura

Nola erraztu dezakegu, erabiltzailea ardatz hartuta, nekazaritza- eta abeltzaintza-arloko foru-laguntzak izapidetzeko eta kontsultatzeko sarbide argia, erabilgarria eta gidatua?

TESTUINGURUA ETA AURREKARIAK


Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza Zuzendaritzak laguntza ugari eta askotarikoak eskaintzen dizkie nekazari eta abeltzainei, sektorearen iraunkortasuna, modernizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko. Laguntza horien barruan sartzen dira, besteak beste, ustiategietan inbertsioak egitea, landa-bideak hobetzea, gazteak sartzea eta energia-eraginkortasuna.

Laguntza horiei buruzko informazioa modu egituratuan jasota dago gaur egun, eta Aldundiaren webgunearen eta egoitza elektronikoaren bidez eskura daiteke; bertan, izapideen katalogoa eta eskura dauden prozedurak kontsulta daitezke. Etengabeko hobekuntzarekin eta gero eta arreta hurbilagoarekin duen konpromisoaren ildotik, Zuzendaritzak informazio-base hori osatu nahi du erabiltzaileei laguntzen dien soluzio batekin, laguntzen kontsultan eta kudeaketan, ulertuz eta eskuratuz.

Erronka da erabiltzaileen esperientzia osatu eta hobetuko duen soluzio bat garatzea, dagoen informaziorako sarbide arina erraztuz. Soluzio horri esker, erabiltzaileek azkar eta erraz aurkitu ahal izango dute behar dutena, nabigazio intuitiboarekin eta prozesuan gidatuko dituzten funtzionaltasunekin.

 

 

HELBURU ESPEZIFIKOAK


  • Nekazaritzako laguntzei buruz eskuragarri dagoen informaziorako sarbidea erraztea, informazio hori argi, erabilgarri eta erabiltzaileen beharretara egokituta aurkeztuz.
  • Kontsulta- eta izapidetze-esperientzia hobetzea, erabiltzaileak prozesuan orientatzeko eta laguntzeko soluzioeen bidez.
  • Erabiltzailearengan zentratutako interfaze intuitibo bat eskaintzea, laguntza garrantzitsuak identifikatzea eta horiek eskuratzeko urratsak ematea erraztuko duena.
  • Deialdietan parte hartzea bultzatzea, batez ere familiartasun digital edo administratibo txikiagoa duten profilen artean

 

 

IRIZPIDE ESPEZIFIKOAK. ZER EGIN BEHAR DU IRETENBIDEAK?


  • Kanal anitzekoa izatea: webgunetik, mugikorretik, aurrez aurreko eta telefono bidezko arretatik erabil ahal izatea.
  • Dagoen izapideen katalogoarekin konektatzea, zerbitzu-logika batetik zuzeneko sarbidea erraztuz.
  • Orientazio-funtzionalitateak edo iragazkiak sartzea, laguntza egokienak identifikatzen laguntzeko. 
  • Epeak irekitzeari eta ixteari buruzko deialdien eta alerten egutegia osatzea. 
  • Izapidetze-karga handia duten beste eremu batzuetara erreplikatzeko modukoa izatea, administrazio hurbilagoa eta eraginkorragoa izan dadin lagunduz.

 

 

NORENTZAT DA?


GovTech Araba Programaren baitako erronkak oinarri teknologikoa duten eta soluzio berritzaileak eskaintzeko gai diren Arabako enpresa emergenteei zuzenduta daude.

Arabako Foru Aldundiaren eskumenen esparruan ezar daitezkeen soluzio digitalak dituzten Lurraldeko startup, scaleup eta enpresa txiki eta ertain guztiak oinarri teknologikoko enpresa emergente gisa ulertzen ditugu.

 

 

ZEINTZUK DIRA PARTE HARTZEAREN ONURAK ETA AUKERAK?


Lurraldeko startup, scaleup edo ETE teknologiko bat bazara eta erronkaren irabazle gisa hautatutako emaitzak badituzu, Nekazaritza Zuzendaritzako lantaldearekin batera ko-sorkuntzarako eta soluzioaren probarako espazio batera sartu ahal izango zara 4 hilabetez, 15.000 €+ BEZa arteko kontratuarekin.

Gainera, hiru enpresa finalistek hainbat jardueratan parte hartuko dute HUB Arabaren esparruan: prestakuntza-bootcamp bat, pitch-saio bat AFAko funtzionarioen aurrean, eta mentorizazio-zerbitzuen programa bat, Administrazio Publikoarekiko hurbilketa komertziala hobetzera bideratua.

 

 

HURRENGO URRATS ETA MUGARRI NAGUSIAK


  • Azaroa: Deialdiaren itxiera eta proposamenak aurkezteko epearen amaiera data, Programaren webgune ofizialean izena emanda (2025/11/17).
  • Azaroa-Abendua:
    • 3 soluzio/enpresa finalisten hautaketa.
    • Enpresa finalistei elkarrizketen garapena Ebaluazio Batzordearekin eta soluzio irabazlea hautatzea.
       
  • Abendua: Kontratuaren sinadura.
  • Urtarrila - Maiatza: 4 hilabeteko pilotuaren garapena
  • Azaroa - Maiatza: HUBren jardueren antolaketa enpresa finalistentzat, honako hauek barne: prestakuntza-bootcamp bat, mentorizazioaen etengabeko zerbitzu bat eta korporazioekin topaketa bat.
  • Maiatza: Pilotuaren itxiera eta adierazleen, emaitzen eta ikasitakoen berrikuspena.
  • Ekaina: Kontratazio publikoaren (lizitazioa) bidez soluzioak izan dezakeen eskalagarritasunaren azterketa.

 
 

ORAINGO FASEA

GIDARITZA ETA TESTATZEA
Azaroa

Deialdiaren itxiera eta proposamenak aurkezteko epearen amaiera data, Programaren webgune ofizialean izena emanda (2025/11/17).

 

Kontaktua

Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, bidali mezu bat govtech@araba.eus helbidera.