ERRONKA Suhiltzaileak 2025 - govtech
Eduki publikatzailea

Nola indartu ditzakegu, teknologiaren bidez, zaintza- eta monitorizazio-gaitasunak larrialdiko esku-hartzeetan, besteak beste, baso-suteetan, industria-inguruneetako suteetan eta natura-inguruneko erreskateetan?
TESTUINGURUA ETA AURREKARIAK
Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantza Sailaren mendeko Arabako Foru Suhiltzaileen Erakunde Publikoak (aurrerantzean, AFA) erantzuteko gaitasun handia eskatzen duten egoera kritikoetan esku hartzen du, hala nola ingurune naturaletan pertsonak eta animaliak erreskatatzean, sute industrialetan eta/edo baso-suteetan, besteak beste. Jarduera horiek giza baliabideak eta baliabide tekniko-operatiboak (helikopteroak, adibidez) eraginkortasunez koordinatzeko beharra dakarte, erantzun arin eta zehatza emateko, non denborak erabakigarriak diren eta batzuetan hil ala bizikoak.
Alde horretatik, erakundeak, baliabideen plangintza, koordinazioa eta betearazpena etengabe hobetzeko konpromisoan, larrialdiko esku-hartzeen eraginkortasun operatiboa hobetu nahi du, beharrezkoak diren baliabide teknikoak eta giza baliabideak optimizatuz, suteak detektatzeko denborak arinduz eta informazioa denbora errealean lortuz, zerbitzua eta erantzun azkarra hobetzeko.
Erronka horren bidez, 4 hilabetez ingurune operatibo jakin batean sortzen ari den soluzio teknologiko bat pilotatuko da.
HELBURU ESPEZIFIKOAK
- Esku-hartzeetan behar diren baliabideak eta giza-baliabideak eraginkortzea eta optimizatzea.
- Lurraldean suteak detektatzeko eta aztertzeko eskuragarri dagoen informazioa zabaltzea (tenperatura, hezetasuna, ingurunearen baldintza fisikoak, material sukoien presentzia, kokapen geoespaziala, etab.).
- Datuak denbora errealean eta iragarpen-informazioa izatea, esku-hartzeen erantzun-denborak arintzeko.
- Ingurune naturaletan desagertutako pertsonak detektatzeko eta aurkitzeko denborak arintzea.
IRIZPIDE ESPEZIFIKOAK. ZER EGIN BEHAR DU IRETENBIDEAK?
- Erakundeak esku hartzen duen ingurune operatibo eta geografikoaren berezitasunetara teknikoki eta legez egokituta egotea.
- Baldintza meteorologiko txarretan jarduteko gaitasuna eskaintzea.
- Esku-hartzeko eremu zabalak edo iristeko zailak diren eremuak estaltzeko autonomia eta jarduteko eremu nahikoa izatea.
- Informazioa denbora errealean transmititzea ahalbidetzea.
- Modu errazean inplementatzea eta probatzea, esku-hartzeko hainbat baldintzatan.
- Eskalagarria izatea eta merkatuan hazteko potentziala izatea.
NORENTZAT DA?
GovTech Araba Programaren baitako erronkak oinarri teknologikoa duten eta soluzio berritzaileak eskaintzeko gai diren Arabako enpresa emergenteei zuzenduta daude.
Arabako Foru Aldundiaren eskumenen esparruan ezar daitezkeen soluzio digitalak dituzten Lurraldeko startup, scaleup eta enpresa txiki eta ertain guztiak oinarri teknologikoko enpresa emergente gisa ulertzen ditugu.
ZEINTZUK DIRA PARTE HARTZEAREN ONURAK ETA AUKERAK?
Lurraldeko startup, scaleup edo ETE teknologiko bat bazara eta erronkaren irabazle gisa hautatutako emaitzak badituzu, Nekazaritza Zuzendaritzako lantaldearekin batera ko-sorkuntzarako eta soluzioaren probarako espazio batera sartu ahal izango zara 4 hilabetez, 15.000 €+ BEZa arteko kontratuarekin.
Gainera, hiru enpresa finalistek hainbat jardueratan parte hartuko dute HUB Arabaren esparruan: prestakuntza-bootcamp bat, pitch-saio bat AFAko funtzionarioen aurrean, eta mentorizazio-zerbitzuen programa bat, Administrazio Publikoarekiko hurbilketa komertziala hobetzera bideratua.
HURRENGO URRATS ETA MUGARRI NAGUSIAK
- Azaroa: Deialdiaren itxiera eta proposamenak aurkezteko epearen amaiera data, Programaren webgune ofizialean izena emanda (2025/11/17).
- Azaroa-Abendua:
- 3 soluzio/enpresa finalisten hautaketa.
- Enpresa finalistei elkarrizketen garapena Ebaluazio Batzordearekin eta soluzio irabazlea hautatzea.
- Abendua: Kontratuaren sinadura.
- Urtarrila - Maiatza: 4 hilabeteko pilotuaren garapena
- Azaroa - Maiatza: HUBren jardueren antolaketa enpresa finalistentzat, honako hauek barne: prestakuntza-bootcamp bat, mentorizazioaen etengabeko zerbitzu bat eta korporazioekin topaketa bat.
- Maiatza: Pilotuaren itxiera eta adierazleen, emaitzen eta ikasitakoen berrikuspena.
- Ekaina: Kontratazio publikoaren (lizitazioa) bidez soluzioak izan dezakeen eskalagarritasunaren azterketa.
ORAINGO FASEA
Azaroa
Deialdiaren itxiera eta proposamenak aurkezteko epearen amaiera data, Programaren webgune ofizialean izena emanda (2025/11/17).
Kontaktua
Edozein zalantza edo kontsulta izanez gero, bidali mezu bat govtech@araba.eus helbidera.
