GovTech Arabak suhiltzaileen pilotuan garatutako larrialdietarako droneak heganarazi ditu - govtech
Eduki publikatzailea

GovTech Arabak Arabako Suhiltzaileen Foru Erakunde Autonomoarekin batera bultzatutako pilotuaren esparruan, ekainaren 23an eta 25ean hainbat erakustaldi-saio egin dira, teknologia sortuberriek larrialdien kudeaketa indartzen nola lagun dezaketen aztertzeko. Ekimenak droneetan oinarritutako soluzioen potentziala baliozkotzeko aukera eman du, egoera konplexuen aurrean erantzuteko gaitasuna hobetzeko, denbora errealean informazio kritikoa lortzea erraztuz eta esku hartzeko taldeen erabakiak hartzea babestuz.
Irtenbidea Seaquenzek garatu du, zerbitzuak identifikatutako beharrei erantzuteko berariaz, eta kanpoko zein barruko inguruneetako jardueretara bideratuta dago. Gailuek sentsore lidarrak eta kamera termikoak dituzte, eta informazio garrantzitsua emateko diseinatutako funtzionalitateak ere, ikusgarritasuna, sarbidea edo ingurunearen ezagutza erabakigarriak diren agertokietan lagundu dezaketenak. Ingurune naturaletan desagertutako pertsonak bilatzeko eta aurkitzeko eragiketak, suteak, erorketak edo bestelako larrialdi-egoerak dira gailu honer dituen aplikazio nabarmenenak.
Probak esku hartzeko benetako baldintzen adierazgarri diren hainbat agertokitan egin dira. Kanpoko erakustaldiak Markinan (Zuia) egin dira, bilaketa- eta erreskate-eragiketak simulatzeko ingurune natural egoki batean; barrualdeko probak, berriz, Arkautin egin dira. Ariketa horiei esker, teknologiak hainbat testuingurutan duen portaera ebaluatu ahal izan da, eta esku-hartzeak kudeatzeko une kritikoetan informazio lagungarria sortzeko duen gaitasuna aztertu da.
Pilotu honek larrialdietako zerbitzu publikoen gaitasun operatiboak indartzeko eta arrisku-egoeren kudeaketa hobetzeko teknologia aurreratuen potentziala aztertzeko balio izan du. Proba horien bidez, GovTech Arabak ezagutza praktikoa sortu nahi du droneak hainbat esku-hartze motatan aplikatzeari buruz, balio handiena eman dezaketen eremuak identifikatu nahi ditu, eta erantzun seguruago, eraginkorrago eta lurraldearen beharretara egokituago bati egiten dioten ekarpena ebaluatu nahi du.
