Govtech Araba 2025 erronketan parte hartzeko izen-ematea irekia - govtech
Eduki publikatzailea

Hemen dira GovTech Araba 2025 erronka berriak!
GovTech Araba 2025 Programak Arabako ekosistema ekintzailearen soluzio berritzaileak bilatzen dituzten lau erronka biltzen dituen edizio berri bat abiarazi du. Erronka horiek Arabako Foru Aldundiaren arlo estrategikoen arabera zehaztuta daude, eta helburu bikoitza dute: Lurraldeko ekosistemaren lehiakortasuna bultzatzea eta herritarrei eskaintzen zaizkien zerbitzu publikoak hobetzea.
Erronka bakoitzak aukera bat planteatzen du tokiko teknologia eta talentua Administrazio Publikoarekin proiektu batean aplikatzeko. Gainera, erronka bakoitzeko hiru enpresa finalistek GovTech balio erantsiko zerbitzuak eskuratu ahal izango dituzte, eta irabazleak Aldundiarekin kontratu bat sinatzeko aukera izango du.
Hauek dira GovTech Araba 2025ko erronkak:
- Nola aktiba genezake herritarren eta Lurraldeko kultura-ondarearen eta kulturaren arteko lotura, soluzio digital parte-hartzaileen, inklusiboen eta hezitzaileen bidez?
- Nola indartu ditzakegu, teknologiaren bidez, zaintza- eta monitorizazio-gaitasunak larrialdiko esku-hartzeetan, besteak beste, baso-suteetan, industria-inguruneetako suteetan eta natura-inguruneko erreskateetan?
- Nola hobetu genezake, ikus-entzunezko produkziorako pizgarri fiskalen sistema aprobetxatuz, Lurraldean filmatu nahi duten ikus-entzunezko produkzio-etxeen eta proiektuetan inbertitzaile izan daitezkeenen arteko hurbilketa?
- Nola erraztu dezakegu, erabiltzailea ardatz hartuta, nekazaritza- eta abeltzaintza-arloko foru-laguntzak izapidetzeko eta kontsultatzeko sarbide argia, erabilgarria eta gidatua?
Aukera paregabea da ateak irekitzeko eta zuen teknologiak Lurraldean duen eragina handitzeko. Zuen teknologiek balio bereizgarria eman dezaketen erronkei soluzioa ematera animatzen zaituztegu, Programaren web-orrialdean dagoen Formularioaren bidez eman dezakezue izena, azaroaren 17a baino lehen.
Informazio gehiago nahi izanez gero, helbide honen bidez jar zaitezkete gurekin kontaktuan: govtech@araba.eus
Zuen berrikuntzak aldea marka dezake! Zorte on!
