Ez galdu GovTech Araba erronketan zure soluzio proposamena aurkezteko aukera! - govtech
Eduki publikatzailea

GovTech Araba erronketarako izen-emateak jasotzen ari gara! Dagoeneko zabalik dago Arabako Foru Aldundiak abian jarritako GovTech Erronka berrietan izena emateko epea. Erronka hauen helburua berrikuntza teknologikoa Aldundira hurbiltzea da, eta enpresak dagoeneko beren soluzioak aurkezten ari dira.
Arabako teknologia-enpresa bat bazara, azkar ibili eta ez galdu aukera hau! Enpresek hainbat onura eskuratu ahal izango dituzte, besteak beste, Aldundiarekin 4 hilabeteko proiektu pilotu bat garatzea, eta enpresa finalistek Programako HUB jardueretan parte-hartzea.
Hauek dira, GovTech Araba 2025eko erronkak:
- Nola aktiba genezake herritarren eta Lurraldeko kultura-ondarearen eta kulturaren arteko lotura, soluzio digital parte-hartzaileen, inklusiboen eta hezitzaileen bidez?
- Nola indartu ditzakegu, teknologiaren bidez, zaintza- eta monitorizazio-gaitasunak larrialdiko esku-hartzeetan, besteak beste, baso-suteetan, industria-inguruneetako suteetan eta natura-inguruneko erreskateetan?
- Nola hobetu genezake, ikus-entzunezko produkziorako pizgarri fiskalen sistema aprobetxatuz, Lurraldean filmatu nahi duten ikus-entzunezko produkzio-etxeen eta proiektuetan inbertitzaile izan daitezkeenen arteko hurbilketa?
- Nola erraztu dezakegu, erabiltzailea ardatz hartuta, nekazaritza- eta abeltzaintza-arloko foru-laguntzak izapidetzeko eta kontsultatzeko sarbide argia, erabilgarria eta gidatua?
Zuen teknologiek balio bereizgarria eman dezaketen erronkei soluzioa ematera animatzen zaituztegu. Izen-emateko formularioaren bidez eman dezakezue izena, azaroaren 17a baino lehen. Oso inskripzio erraza da, eta soluzioaren deskribapen labur bat baino ez da eskatzen, enpresari buruzko datu batzuekin batera.
Administrazio Publikoaren berrikuntza-prozesuan zuen lankidetza izatea gustatuko litzaiguke. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu govtech@araba.eus helbidera.
Zorte on!
