Eduki publikatzailea

edicion govtech
Bigarren edizioko erronken aurkezpena
2025-10-01

Urriaren 21ean, 9: 30etan, Hibridalben izango gaituzu, GovTech Araba Programaren erronka berriak ezagutzeko, talentu ekintzailea Administrazio Publikoaren benetako erronkekin lotzen duen ekimena.

 

Edizio berri hau indartsu dator, Arabako Foru Aldundiko Zuzendaritzek antzemandako erronkek bultzatuta, eta atea irekitzen die erakundea lankidetzan aritzeko eta kontratatzeko aukera berriei, startup, scaleup eta berrikuntza-ekosistemako eragileekin.

 

Zer aurkituko duzu ekitaldian?

 

  • GovTech erronka berrien aurkezpena, Lurraldearen helburu estrategikoekin lerrokatuta.
  • Lehenengo edizioaren arrakasta-kasuak, berrikuntza irekiko proiektuei ekiteko inspirazio-iturri eta erreferentzia izango direnak.
  • Networkinga ekosistemako funtsezko eragileekin, bai eremu publikokoak, baita pribatukoak ere.

Araban sortzen ari den enpresa bat bazara eta lankidetza publiko-pribatua interesatzen bazaizu, edo sektore publikoan berrikuntza nola eraldatzen ari den jakin nahi baduzu... ekitaldi hau zuretzat da. Zure zain gaude:

  • Lekua: Hibridalab (Unamuno etorbidea 1, Arabako Unibertsitate Campusa)
  • Eguna: urriaren 21ean
  • Ordua: 9:30

Eman izena eta Arabako GovTech ekosistemaren parte izan!

 

IZENA EMAN
 

SEgunda edición retos govtech