Baditugu GovTech Araba programaren bigarren edizioko soluzio irabazleak! - govtech
Eduki publikatzailea

Soluzio teknologiko berritzaileak dituzten startup-ak identifikatzen eta ebaluatzen asteak eman ondoren, dagoeneko baditugu GovTech Araba 2025-eko erronka berriei erantzuna emango dieten irabazleak!
Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiegu enpresa guztiei edizio honetan parte hartzeagatik. Prozesu oso arrakastatsua eta aberasgarria izan da, berrikuntza Administrazio Publikora gerturatzeko ideia originalak ekarri dituzten 35 proposamen baino gehiagorekin.
Hauek dira datozen hilabeteetan proiektu pilotuak garatuko dituzten startup eta scaleup-ak:
- Kulturaren erronkan, Kimaiwi eta Arkikus-en arteko soluzio bateratu bat hautatu da, herritarren eta kultura-ondarearen arteko lotura sustatzeko, soluzio digital inklusibo eta hezigarrien bidez.
- Garapen Ekonomikoaren erronkari dagokionez, ikus-entzunezko ekoizpenerako pizgarri fiskalen sistema aprobetxatzeko eta Araban filmatu nahi duten produkzio-etxeen eta inbertitzaile potentzialen arteko hurbilketa hobetzeko, Veiss-ek eskainitako plataforma aukeratu da, Data Value Management-ekin batera.
- Suhiltzaileen erronkan, Arabako suhiltzaileen erakundearen larrialdiko esku-hartzeetan zaintza- eta monitorizazio-gaitasunak indartzeko, Seaquenz-en tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuen aldeko apustua egin da.
- Nekazaritzaren erronkari dagokionez, soluziorik egokiena Procesim-ek eskainitako laguntzaile adimenduna dela erabaki da, erabiltzailea ardatz hartuta foru laguntzak izapidetzeko eta kontsultatzeko sarbide argia, erabilgarria eta gidatua errazteko.
GovTech Araba taldetik edizio honetako startup eta scaleup irabazleak zoriondu nahi ditugu. Zuen ideia berritzaileek gogoeta egitera eta Administrazio Publikoan ikuspegi berriak zabaltzera bultzatu gaituzte.
Laster hasiko gara soluzio horiek ingurune errealetan baliozkotzea ahalbidetuko duten proiektu pilotuekin, berrikuntza Arabako Foru Aldundira hurbilduz.
Araban eraldaketa digitala eta lankidetza publiko-pribatua bultzatzeko lanean jarraitzen dugu!
